Liburuaren iritzia: Liburu erraza eta ulermen aldetik, oso ondo ulertzen dela iruditu zait. Hasieran aspergarri samarra izango zelakoan nengoen baina gero gustora aritu naiz irakurtzen.
Liburuan, pertsonaiak lehenaldian gertatu zitzaizkion gertaerak kontatzen ditu. Hauetako batzuk tristeak eta hunkigarriak dira eta horregatik gehien gustatu zaidan zatia izeba hiltzen denekoa izan da, negar eta guzti egin nuen! Baina gutxien gustatu zaidana, berriz, kapitulu hasierak izan dira, astunak egin baitzaizkit hasieran, baina gero ohitu eta gustora aritu naiz.
Liburu sinplea eta polita dela uste dut, baina hala ere gehiago gustatuko litzaidake orain bi urte edo. Horregatik liburu eder bat irakurri nahi baduzue hauxe gomendatzen dizuet! Animatu!